Doako bisita gidatua antolatu dute Altzola auzoaren bilakaera historikoa ezagutzera emateko, zehazki XIV. eta XIX. mendeen artekoa. Eta, bilakaera horren berri Javier Elorza eta Pello Arrieta historialariek emango dute. Hizpide izango dituzte bost mendetan zehar auzoko ondarearen, arkitekturaren eta eguneroko bizitzaren funtsezko alderdiak izan zirenak. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Altzolaren iraganari buruzko azken ikerketen emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dute saiora gerturatzen direnek, "denek ulertzeko moduko azalpen argi eta zorrotzen bitartez".
Altzolako zubitik hasiko dute auzoan barrena egingo duten ibilaldi gidatua, 11:00etan.