Eguerdian hasi zuten EME Eguna Aita Agirren. Gabi eta Alfon bikoteak zabaldu zuen kartela, eta segidan, Leftovers bikoteak jo zuen. Arratsaldean, berriz, Xut, Brilet eta Ellie Jensen taldeek jo zuten Maalan. Gauean, Pedro Mugurutzan biltzen diren taldeetako kideak nahasian aritu ziren, bertsioak eskaintzen.