Urte osoan zehar antzerki tailerretan eginiko lanaren emaitza izan da obra hori, eta jendaurrean erakutsi dute orain. Antzerki taldekoek eskerrak eman dizkiete emanaldira bertaratu ziren herritarrei, izan ere, antzerkiak ikuslerik gabe ez daukalako izaterik. Edurne Lasa obraren zuzendariak adierazi du herritarrengandik jaso duten berotasunak eta obrak izan dituen kritikak hunkitu egin dituela, eta aldi berean, berretsi egiten duela ilusiotik egiten duten antzezlanaren zentzua: "Grina eta ilusio berberarekin jarraituko dugu lanean, eta eskerrak emango dizkizuegu beti aretoa bete, txalotu, sentitu eta antzerkiak bizirik jarrai dezan ahalbidetzen duzuen guztioi".
Herriko aurpegi ezagunez bete zuten oholtza, batzuk beteranoak eta besteak, ez horrenbeste, baina bakoitzak beretik eman zuen. Emanaldiaren amaieran, aitortza egin zioten Edurne Lasari, antzerki taldean egiten duen lanagatik, eta lore-sorta bat oparitu zioten.