Arguedaseko hilketa matxistaren kontrako elkarretaratzea egingo dute gaur, Kalegoen plazan

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 21a

Asteburuan emakume bat hil zuten Arguedasen (Nafarroa), eta hilketa hori gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako. 

Elgoibarko Feministen Asanbladak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, joan den asteburuan Arguedasen hil zuten emakumearen hilketa salatzeko. 19:00etan izango da, Kalegoen plazan. 

Foruzaingoak astelehen iluntzean eman zuen hilketaren berri: 43 urteko gizonezko batek 44 urteko emaztea hil zuen asteburuan, Arguedasen. Gizona Guardia Zibilaren kuartelera joan zen astelehenean, emaztea hil zuela esan zuen, eta haren hilotza etxean zegoela. Euskal Herriko aurtengo bosgarren hilketa matxista da Arguedaskoa.