Ekainaren 13an hasiko dute uda denboraldia Mintxetan, eta egun horretan ez da sarrerarik ordaindu beharko. Irekiera eguna ospatzeko, gainera, hainbat ekintza antolatu dituzte: 10:00etan akuatloia egingo dute Elgoibar Igeriketa taldekoek antolatuta. 12:00etatik 14:00etara DJ Titaren musika saioa izango da, eta arratsaldean, 17:00etatik 18:00etara, dantza urbanoen txanda iritsiko da.
Abonuen prezioak
Denboraldi osorako, Mintxetako igerilekuetako abonuen prezioak ere aurkeztu dituzte: Banakako abonuak 100,90 euroko prezioa du 18 urtetik beherakoentzat, eta 111,75 eurokoa 18 urtetik gorakoentzat; familia-abonuak 223,50 euro balio ditu, eta familia gurasobakarrarenak, 156,45 euro. 60 urtetik gorako jubilatuek 102,00 euroko banakako abonua dute, eta 185,55 euroko familia-abonua. Ikasleentzako abonua 100,00 eurokoa da, eta behar bereziak dituzten pertsonentzakoa, 100,90 eurokoa. Modu puntualean joatea nahiago dutenentzat, eguneko sarrerak 4,50 euro balio ditu 18 urtetik beherakoentzat eta 6,50 euro 18 urtetik gorakoentzat.
Sarrerak eta abonuen prezioak
• Sarrera arruntak
o <18 urte: 4,50 €
o =18 urte: 6,50 €
• Udako abonamenduak (Mintxetako igerilekuetarako)
- Banakakoa <18 urte: 100,90 € (iaz 93,00)
- Banakakoa =18 urte: 111,75 € (iaz 103,00 €)
- Jubilatua (>60 urte): 102,00 (iaz 93,00 €)
- Jubilatu familiarraren abonua (>60 urte): 185,55 € (171,00 €)
- Ikasleak: 100 € (iaz 86,00 €)
- Abonu familiarrak: 223,50 (iaz 206,00 €)
- Behar bereziak dituzten pertsonak: 100,90 € (iaz 93,00 €)
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2025: 47.204 erabiltzaile
- 2024: 40.210
- 2023: 47.400
- 2022: 47.000
- 2021: 41.500
- 2020: 27.000
- 2019: 43.000
- 2018: 42.000
- 2017: 34.000
- 2016: 40.411
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000