Partaideek 4,2 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten; Pandillo auzotik (520 metro) abiatu eta Castro Vanera gailurreraino (1.685 metro), 1.200 metroko desnibel positiboa gaindituz. Zati batzuetan malda edo pendiz handiak ditu Castro Valnerako kilometro bertikaleko ibilbideak (%70 edo gehiagokoak).
Iñigo Larizek (CATT Morkaiko) irabazi zuen proba, 51 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Mendi lasterkari elgoibartarrak minutu bat eta 20 segundoko aldea atera zion bigarren postua eskuratu zuen Oier Etxeberriari (0:53:02) eta ia lau minutuko aldea hirugarren postuan sailkatu zen Raul Canalesi (0:55:23). Guztira 79 lagunek hartu zuten parte, tartean Catt Morkaikoko ordezkari Iñaki Egizabalek. Sailkapen nagusiko16. postuan sailkatu zen (01:04:49), eta bigarren postuan Beterano B kategorian.
Emakumezkoetan Maria Ricondo izan zen azkarrena (01:07.25). (Ikus sailkapenak -PDF-)

