Lagunak taldeak denboraldiari amaiera emateko antolatzen du Pilota Eguna, eta benjamin, alebin eta infantil mailetako 50 bat pilotarik hartuko dute parte, alegia, 9 eta 11 urte bitarteko pilotari gaztetxoek.
17:00etatik aurrera arituko dira lehian Kalegoen plazako frontoi zaharrean. Amaieran guztiek jasoko dute oroigarria. Lagunak Pilota Eskolakoek euren babesle diren Udalari, Haizelur enpresari eta Baltasar elkarteari aitortza ere egingo diote sari banaketa ekitaldian. Gipuzkoako Pilota Federazioak liburu bat argitaratu du federazioaren 100. urteurreneko ospakizunen harira, eta Elgoibarko pilotariek eta Lagunak eskolak ere badute lekua liburuko orrialdeetan. Babesleei liburuaren ale bana oparituko diete.
