Azoka eta aldarrikapena uztartu ditu Altzolako Auzo Elkarteak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 27a

Maiatzeko azken zapatuko feria egin zuten joan den zapatuan, eta, oraingoan, Altzolako Auzo Elkarteak kudeatu du txosna. 

Elgoibarko harategietako produktuekin osatutako pintxoak saltzeaz gain, tren geltokiaren aldeko aldarria ere eraman zuten kalera antolatzaileek; izan ere, Eusko Jaurlaritzak Altzolako tren geltokia kenduko zuela jakin zutenetik borrokan ari dira, eta 5.568 sinadura bildu dituzte Altzolako tren geltokia mantentzeko. Txosnan, bestalde, herriko produktuekin osatutako otarre bat (beheko irudian) zozkatu zuten, eta jakinarazi dute zenbaki irabazlea: 72 

Trinitate jaiak direla eta, astebete aurreratu dute maiatzeko azken zapatuko feria.