Hainbat ekintza antolatu dituzte Bat Egin Egunaren harira

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 27a

Nerea Kortajarena

Elgoibarko EH Bilduk hainbat ekintza antolatu ditu, aurtengo Bat Egin Egunaren harira, EH Bilduren bueltako komunitatea sendotzeko. 

Antolatzaileek esan dutenez, Euskal Herriaren nazio-izaera eta burujabetza aldarrikatu nahi dituzte, eta adierazi dute EH Bildu prest dagoela datozen erronkei aurre egiteko, komunitatearekin batera. Hori guztia egitarau baten bueltan ondu dute.

Ekainaren 3rako hitzaldia antolatu dute; Nerea Kortajarena (Donostia, 1974) izango da hizlaria, 19:00etan, Aita Agirreko areto nagusian. Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria eta bozeramailea Eusko Legebiltzarrean.

Ekainaren 5ean, berriz, Iñaki Labakak kontzertua emango du, Maalako parkean, 20:30ean.

Eta hurrengo egunean, ekainaren 6an, herri bazkaria egingo dute, Kimetz elkartean. Bazkarirako izena emateko, 618 680 940 telefono zenbakira deitu edo Bilgunetik pasatu behar da. Nahi duenak bazkari begetarianoa eskatzeko aukera ere izango du.