Elgoibarko Udalak jakinarazi du Mintxetako aparkalekua itxita egongo dela gaur eta bihar, margotze lanak egingo baitituzte egun horietan. Bi eguneko esku-hartze honen helburua da aparkalekuko seinaleak berritzea, lurreko markak ia guztiz ezabatuta daudelako.
Lanak plazen zabalera handitzeko aprobetxatuko dituztela jakinarazi dute Udaletik. Plaza berriak egungoak baino zabalagoak izango dira, eta horrek errazago aparkatzea ahalbidetuko du.
