Ikasten dihardutena jendaurrean eskaini zuten atzo Inazio Bereziartua Dantza eta Musika eskolako dozenaka musika eta dantza ikaslek. Eskolako instrumentu talde desberdinek Lekuederren, eskolaren atarian, Kalebarrenen eta Kalegoen plazan eskani zituzten saioak . Betisua txarangak gidatu zuen saioa.