Antsolabazterra baserriko sagardoak jaso du lehen saria trinitateetako sagardo lehiaketan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 30a

Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa eta lehiaketa antolatu du aurten ere Zazpiki elkarteak, Trinitate jaien barruan.  

Herriko bederatzi baserrik parte hartu dute: Sallobente-Ermuaran auzoko lauk (Zulueta, Gelasoro, Juaristiaundi eta Antsolabazterra). Aiastiako bik (Olazarraga eta Ballegoitia), eta Idoborbeko (Armazio), Azkueko (Lizagasar) eta Arriagako (Lizundiagoikoa) baserri banak. 

Herritarrek bi euroan edalontzia erosita nahibeste sagardo dastatzeko eta sagardo gogokoenari botoa emateko aukera zuten, eta Antsolabazterra baserriko jaso du boto kopuru handiena.

Txapelketako antolatzaileek, Zazpiki Elkartekoek, irabazleen xingola gaineratzen dute urtez urte irabazleen makilara. Hamaseigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Azken bi edizioak Amuskategi baserriko sagardoak irabazi zituen. Garaipen kopuru handiena, baina, Armaziok du, sei garaipenekin.