Umeen danborradak girotu du Trinitate Eguna

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko maiatzaren 31

Trinitate Eguna ospatzen ari dira gaur Elgoibarren. 

Sokamaturrarekin hasi dute eguna, eta horren ostean, meza izan da Parrokian. Bitartean, artisau azoka egin dute Lekuederren, eta eguerdian danbor hotsak nagusitu dira kalean zehar. Helduei erreleboa hartuta, Inazio Bereziartua musika eskolako ikasleek danborrada egin dute kaleetan zehar. 

Arratsaldean, erraldoi eta buruhandiak irtengo dira kalera, Trinitate Jaiak amaitzeko.