Elgoibarko Udalak, Puntueusek, Elgoibarko Izarrak eta herriko ikastetxeek (Elgoibar Ikastola,
IES Elgoibar BHI eta Meka Lanbide Eskola) hirugarren urtez gauzatu dute Elgoibartik Mundura egitasmoa, eta gaur goizean egin dute Aita Agirren ikasturteak eman duenaren aurkezpena. Bide batez, egitasmoan parte hartu duten ikasleei eskerrak eman dizkiete.
´Elgoibartik Mundura’ ekimena Elgoibarko askotariko eragileei (denda, taberna, elkarte, eskolak, …) webguneak sortzen laguntzeko ekimena da. STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak uztatzen dituena) sustatu nahi ditu, eta baita euskararen erabilera ere arlo honetan. Azkenik, Interneteko .EUS domeinuaren ikusgarritasuna ere areagotu nahi da.
Herriko ikastetxeekin elkarlanean 19 webgune berri garatu dituzte; hamahiru proiektu errealak izan dira eta sei fikziozkoak. Horri lotuta, aipatzekoa da, hiru finalista eta bi irabazle izan direla Euskal Herri mailako KAIXO MUNDUA webgune-lehiaketan.
PROIEKTU ERREALAK:
- TXILLARRE eko-denda
- SURYA belar-denda
- IRIONDO kirolak
- PITXINTXU
- DENETIK bazar txinatarra
- IBARRENEA okindegia
- Elgoibarko Saskibaloi taldea
- Elgoibarko Lagun taldea
- Elgoibar Igeriketa
- SORALUZEko musika eskola
- THE RED TREE hizkuntza eskola
- YOGA ESENTZIA estudioa
- ATERPE taberna