Zapatuan Ikastolaren Eguna ospatuko dute, eta festa giroan amaituko du ikasturtea Elgoibar Ikastolako komunitateak.
Ohi bezala, kalejiran joango dira denak ikastolara, Kalegoen plazatik abiatuta. Goizean zehar LHkoentzako jolasak izango dira, eta goiz osoan zehar puzgarriak, txosna, tonbola eta HHkoentzako txokoak ere egongo dira.
Iaz hasitako bidetik, aurten ere erronkan parte hartuko dute familiek. 12:00etan hasiko da proba, eta taldetan banatuta hainbat proba gainditu beharko dituzte partaideek.
Horren ondoren, bazkaria egingo dute pistetan, eta bazkalostean bingo musikatuan jolasteko aukera izango dute. Eskapaie elektrotxarangak itxiko du egitaraua, arratsaldean.