8.750 euroko dirulaguntza emango dio Udalak Jubilatuen Biltokiari

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 9a

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak lankidetza hitzarmena sinatu du Udalarekin, eta horri esker, 8.750 euroko dirulaguntza jasoko du, 2026an.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak lankidetza hitzarmena sinatu du Udalarekin, eta horri esker, 8.750 euroko dirulaguntza jasoko du, 2026an zehar zahartze aktiboa sustatzeko. Jubilatuen eta pentsiodunen biltokiak adinekoak elkartzeko zentro publikoak dira, eta udalerriko erretiratuen eta pentsiodunen bizikidetza, elkartasuna, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzea dute helburu. Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak elkarlanean dihardute egoera zaurgarrian dauden edo egon daitezkeen adinekoen pertsonen beharrak aurreikusteko. Izan ere, Udaletik esan dutenez, gizarte zerbitzuen eremuko parte-hartzea eta gizarteratzea sustatzeko lagungarriak dira Jubilatuen Biltokiak gauzatzen dituen ekintzak.