Ane Arte Tailerreko ikasleek ikasturtean zehar eginiko lanekin erakusketa ondu du Ane San Martinek. Teknika eta formatu desberdinetan eginiko lanak jarri dituzte ikusgai Kultur Kafean, eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik erakusketa. Adin desberdinetako ikasleek eginiko lanak dira. 77 koadro daude guztira, eta 10 eskulan. Erakusketak irauten duen bitartean, Kultur Kafean bertan emango ditu San Martinek margo eskolak, eta nahi duen orok zuzenean ikusi dezake ikasleek egiten duten lana.

