Erraldoien dantza tailerra antolatu du Ludotekak zapaturako

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 11

Erraldoien dantza tailerra antolatu du Ludotekak zapaturako, eta oraindik badago izena emateko aukera. 

Zapatu goizerako erraldoien dantza tailerra antolatu du Elgoibarko Udal Ludotekak, LH3tik LH6ko umeentzako. Kalegoen plazan egingo dute 10:00etatik 12:00etara. Euria egingo balu, Ikastolako frontoian izango litzateke. 

 Lau erraldoi sortuko dituzte tailerrean eta erraldoi horiek Elgoibarko haurrentzat izango dira, nahi izanez gero, San Bartolometako kalejiran ateratzeko. 

Dantza, sormena eta tradizioa landuko dituzte, eta euskal kulturan barneratuko dira, modu ludikoan. Mugimendua, erritmoa, koordinazioa eta parte-hartzea izango dituzte oinarri.

Parte hartzeko izena eman behar da, online bidezko galdetegia beteta, euskaraz zein elebitan