Mintxetako aire libreko igerilekuak zabalduko dituzte bihar (ekainak 13), eta badirudi eguraldiak ere lagunduko duela, iragarpenen arabera bero handiak baitatoz astebururako. Zapaturako abisu horia ezarri dute muturreko tenperatura oso altuengatik, Bizkaian eta Gipuzkoan, 13:00etatik 20:00etara. Tenperatura maximoak 30 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean eta 34 gradu ingurukoak Kantauri isurialdeko barnealdean.
Irekiera egunean ez da sarrerarik ordaindu beharko igerilekuetara sartzeko. Irekiera eguna ospatzeko, gainera, hainbat ekintza antolatu dituzte:
- 10:00etan akuatloia egingo dute Elgoibar Igeriketa taldekoek antolatuta.
- 12:00etatik 14:00etara DJ Titaren musika saioa izango da.
- 17:00etatik 18:00etara, dantza urbanoen txanda iritsiko da.
Sarrerak eta abonuen prezioak
• Sarrera arruntak
o < 18 urte: 4,50 €
o = 18 urte: 6,50 €
• Udako abonamenduak (Mintxetako igerilekuetarako)
- Banakakoa <18 urte: 100,90 € (iaz 93,00)
- Banakakoa =18 urte: 111,75 € (iaz 103,00 €)
- Jubilatua (>60 urte): 102,00 (iaz 93,00 €)
- Jubilatu familiarraren abonua (>60 urte): 185,55 € (171,00 €)
- Ikasleak: 100 € (iaz 86,00 €)
- Abonu familiarrak: 223,50 (iaz 206,00 €)
- Behar bereziak dituzten pertsonak: 100,90 € (iaz 93,00 €)
Mintxetako igerilekuetako erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte:
- 2025: 47.204 erabiltzaile
- 2024: 40.210
- 2023: 47.400
- 2022: 47.000
- 2021: 41.500
- 2020: 27.000
- 2019: 43.000
- 2018: 42.000
- 2017: 34.000
- 2016: 40.411
- 2015: 45.123
- 2014: 34.522
- 2013: 53.527
- 2012: 52.000
- 2011: 42.065
- 2010: 48.000
- 2009: 55.056
- 2008: 34.342
- 2007: 15.000
- 2006: 29.000
- 2005: 32.000
