Denboraldi amaierako festa egin du Sanlo eskubaloi klubak

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 15a

Sanlok eskubaloiaren bueltan eraiki duen komunitatea bazkari baten bueltan elkartu zen zapatuan, denboraldia jai giroan agurtzeko. Bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten.

400 bat lagunek parte hartu zuten Sigmako aparkaleku estalian egin zuten bazkarian, eta bazkalostean oroigarriak banatu zizkieten urteko jokalari aipagarrienei. Mikel Izeta Saria ere banatu zuten. Delegatuek egiten duten lanari aitortza egiteko sortu zuten saria iaz, eta bigarrengoa Jose Ignacio Lenizi eman zioten.

Aitortzen ostean, dantzaleku bihurtu zuten aparkalekua.

Hona hemen Sanloko 2025-2026ko jokalari aipagarrienak:

  • Senior emakumeak: Naroa Alonso (Malape Taberna) 
  • Senior gizonak: Iñigo Muguerza (Alcorta Forging Group)
  • Senior giz: Aimar San Martin (Pizzeria Salento) 
  • Jubenil emak: Elene Fernandez (Cimde) 
  • Jubenil giz: Ekain Bastida (Deca) 
  • Jubenil emak: Mara Castrillejo (Deuko Izarra)
  • Kadete neskak: Haizea Luluaga (Amaro Eraikuntzak) 
  • Kadete neskak: Jare Juaristi (Neurri)
  • Kadete mutilak: Asier Alonso (Urkunde) 
  • Infantil neskak: Laida Ramirez (Astigarraga Gys Sport) 
  • Infantil neskak: Maialen Langara (Tecnifuelle) 
  • Infantil mutilak: Julen Mekolalde (Zubacor) 
  • Alebin neskak: Jare Ulibarri (Bacalaos Alcorta) 
  • Alebin mutilak: Mikel Azkoaga (Ongi) 
  • Alebinak: Garazi Larrañaga (Dario Bus) 
  • Benjaminak 2: June Alvarez (Berkoa) 
  • Benjaminak 1: Nile Bereziartua (Berkoa) 

*Argazkiak: Roberto Sanchez.

Sanlo kirol-taldeko 2025-2026ko jokalari aipagarrienak eta Mikel Izeta Sariaren irabazle Jose Ignacio Leniz. Arg: Roberto Sanchez.