Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean izango da batzarra; 18:30ean lehen deialdia eta 19:00etan bigarrena.
Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Txus Alzaga presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak, eta 2026-2027 denboraldirako dituzten asmo nagusiak ere aurkeztuko dituzte. Bazkideek galderak eta iradokizunak egiteko aukera ere izango dute.
Paella jana, zapatuan
Paella jan baten bueltan agurtuko du denboraldia Club Deportibo Elgoibarrek, zapatuan, ekainaren 20an. Azken urteetan Sigmako aparkalekuan egin izan badute ere (ikus iazkoa), aurtengoa Maalako parkean egingo dute.