Gaurtik aurrera ospatuko dituzte San Joan jaiak Altzolan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 19a

Ama Birjinaren eta San Joanen irudiak prozesioan, iazko San Joanetan.

Egitarau oparoarekin ospatuko dituzte Altzolako San Joan jaiak, gaurtik ekainaren 24ra bitartean.

Gaur arratsaldean hasiko dituzte Altzolako Auzo Elkarteak antolatutako egitarauko ekitaldiak. 20:00etan egingo dute jaien hasierako ospakizuna eta 22:00etatik aurrera Ivan musika jartzaileak girotuko du gaua. Biharko, umeentzako jolasak, txokolate-jana eta rock kontzertua antolatu dituzte. Domekan, berriz, herri-bazkaria egingo dute. Parte hatu nahi duenak 635 75 34 47 telefonoan eman beharko du izena. San Joan bezpera egunean botako dute txupinazo ofiziala, San Joan arbola jarriko dute eta gauean sua egingo dute, errekan.
Hilaren 24an amaituko dituzte jaiak, eta egun horretan ez dira faltako San Joan eguneko prozesioa, dantzak, DJak eta sardina-jana (egitarau osoa beherago). 

San Joan Bezpera eguneko sua Altzolan, iaz. Arg: Altzolako Auzo Elkartea

Udari ongietorria

Ekainaren 24a da San Joan Eguna, eta herri askotan ospatzen dituzte festak. Urteko egunik luzeena eta gaurik motzena izaten da ekainaren 23koa, eta udari ongietorria egiteko jaia izan ohi da egun horretakoa. Ekigain izenez da ezaguna, hain zuzen ere, ekia edo eguzkia punturik gorenean dagoen sasoia delako, eta, hainbat teoriaren arabera, ekain hilabetearen izena bera ere hortik dator. Elizak San Joan Egunarekin lotu zuen festa hori, eta Altzolan ere haren omenez egiten dituzte jaiak.

 

ELGOIBAR Altzolako jaiak, egitaraua

Ekainak 19, barikua

  • 20:00etan, jaien hasierako ospakizuna.
  • 22:30ean, Ivan DJa.

Ekainak 20, zapatua

  • 17:00etan, Lekim Animazioak. Clown ikuskizuna familia guztiarentzat.
  • 18:00etan, apar-kanoia.
  • 19:00etan, txokolate-jana.
  • 22:30ean, Rockyou kontzertua.

Ekainak 21, domekia

  • 14:00etan, herri bazkaria.
  • 18:30ean, Silver River, pop-rock akustikoko musika bikotea. Ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko abestien bertsioak. Bazkarirako izen-ematea: 635 75 34 47.

Ekainak 23, martitzena

  • 14:00etan, txupinazoa.
  • 19:00etan, San Joan zuhaitza jartzea.
  • 22:30ean, San Joan sua.

Ekainak 24, eguaztena

  • 10:00etan, diana, txistulariekin.
  • 11:00etan, prozesioa eta meza, abesbatzarekin.
  • 12:00etan, dantzariak eta txistulariak.
  • 18:00etan, sardina-jate herrikoia, Elgoibarko Jubilatuen Elkarteak antolatuta.
  • 18:30ean, A&B DJ.
  • 21:00etan, agurra eta jaien amaiera.