Maala, futbolzaleen topagune

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 20a

Maalan jarri duten txosnan eduki dituzten lehen bezeroak. CD Elgoibar

Paella jan baten bueltan agurtuko du denboraldia Club Deportibo Elgoibarrek gaur.

Azken urteetan Sigmako aparkalekuan egin izan badute ere (ikus iazkoa), denboraldia agurtzeko herri bazkaria Maalako parkean egiten ari dira gaur. 500dik gora lagun elkartu ziren iaz eta antzerako kopurua espero dute aurtengo bazkarirako.