Unai Elias urretxuarrak irabazi du Udaberri Mintxeta Xake Txapelketa

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 22a

Domekan jokatu zituzten Zubi Ondo Xake Taldeak antolatzen duen Udaberri Mintxeta Txapelketako azken partidak. 

Maiatzetik hona 21 xakelari aritu dira lehian. Ohi duten moduan, Mintxeta tabernan jokatuko dituzte txapelketako partidak, astero, suitzar erara. 
Unai Elias xakelari urretxuarrak irabazi du txapelketa, 6,5 puntu eskuratuta. Eliasek partida guztiak irabazi ditu, Markel Kerexetaren aurka jokatutakoa izan ezik, berdinketarekin amaitu baitzuten partida. Xakelari elgoibartarra hirugarren postuan sailkatu da. Iazko irabazlea izan da txapeldunordea, Felix Manso urnietarra. Mansok Eliasen aurka bakarrik galdu du txapelketan, gainerako partida guztiak irabaziz.
Federatu gabekoen artean Eñaut Oiartzabal geratu da posturik gorenean, azkenengo partidan Mikel Leoni irabazita.