Jokalari aipagarrienei aitortza eginez eta jai giroan amaitu du denboraldia CD Elgoibarrek

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 22a

Futbolzaleen topagune izan zen Maalako parkea, joan den zapatuan, baina ez zen Ipar Ameriketan jokatzen ari diren mundialagatik batu, futbol denboraldia ospatzeko baizik.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, CD Elgoibar kirol-taldeak paella jan herrikoi baten bueltan agurtu zuen denboraldia, eta 500 bat lagun elkartu ziren; klubeko jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta babesleak, besteak beste. 

Jokalari aipagarrienei eta erregularrenei aitortza

Bazkalostean, talde bakoitzeko jokalari erregularrena eta konpromiso handiena erakutsi duena saritu zituen klubak, urtero legez. Jarraian sarituen zerrenda. Era berean, gehien nabarmendu diren taldeak ere omendu eta igo arazi zituzten eszenatokira, gainerakoen txaloak eta jaso zitzaten.

*Argazkiak: CD Elgoibar.