San Juan suak bertan behera laga ditu Elgoibarko Udalak, segurtasun arrazoiengatik

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 23a

Altzolan eta Elgoibarren egitekoak ziren San Juan suak bertan behera laga dituzte, tenperatura arriskuen eraginez sute arriskua handia delako. 

Elgoibarko Udalak jakinarazi du, gaur, San Juan bezperaz, Elgoibarren aurreikusita zeuden San Juan su guztiak bertan behera geratu direla. San Roke auzoan eta Altzolan egitekoak ziren sanjuan suak gaur gauean, baina ez egiteko erabakia hartu dute, segurtasunagatik: tenperatura altuen ondorioz alarma gorria ezarri dute eta horrek dakarren sute arriskua handia da.
"Gaur egungo baldintza meteorologikoek, muturreko tenperaturekin eta ingurumen-lehortasun handiarekin, arrisku handiegia sortzen dute suak pizteko, eta Udalak ezin du herritarren segurtasuna arriskuan jarri".  
Elgoibarko Udalak barkamena eskatu die hitzordu horren zain zeuden pertsona guztiei:  "espero dugu datorren urtean eguraldiak San Juan gaua merezi bezala ospatzeko aukera emango duela".

San Rokeko plaza honetan egin behar zituzten aurtengo suak.

Iaz dagoeneko ez dagoen Errezabaleko aparkalekuan egin zituzten San Joan suak.