Era berean, oinezkoentzako bidegurutze semaforizatua sortuko dute, autobuseko erabiltzaileek errepidea segurtasunez zeharkatzeko.
Aldunditik azpimarratu dutenez, espazio seguruagoa eta irisgarriagoa egokituko dute trafiko mugimendu handiko gune batean, N-634 eta GI-2634 errepideek eta AP-8 autobidea autobidearekin bat egiten baitu inguru horretan, eta Arriaga industrialderako sarbidea eta Schaeffler Iberia enpresarakoa ere hor baitaude.
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Felix Urkolak bide azpiegituretan garraio publikoaren erabilera "sustatzeko, zerbitzua hobetzeko eta seguruagoa egiteko" egiten ari diren ahaleginaren barruan kokatu ditu lanok.
Jarduerak 212.746,41 euroko aurrekontua du, eta Aldunditik zehaztu dutenez, obrak uztailean lizitatu nahi dituzte, "lanak urte bukaerarako bukatuta egon daitezen".