Barikura arte itxita egongo da Pilarreko zubirako sarbidea

Asier Orbea Ostolaza

Kalebarrenen Transformazio Elektrikorako Zentro berria eraikitzeko lanen ondorioz, barikura arte itxita egongo da Pilarreko zubia.

Udaletik jakinarazi dutenez, esku-hartze hau Merkatu plazaren eraikinean zegoen Transformazio Elektrikorako Zentroa San Frantzisko iturri pareraino lekuz aldatzeko lanen parte da, alegia, osasun-etxe berria eraikitzeko aurrelanen parte.

Atzo itxi zuten zubirako sarbidea eta barikura arte egongo da itxita.