Kirol proba berezi eta tokiko honen 40. ekitaldia izango da aurtengoa, baina betiko formatua edukiko du: bizikletaz, zakua bizkarrean hartuta eta korrika egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide berbera. Ohi moduan, Kalegoen Plazatik hasiko da Nahaste Borraste proba, 19:00etan.
- Dagoeneko eman daiteke izena 40. Nahaste Borrasten parte hartzeko: HEMEN
Edonola ere, egunean bertan ere egongo da, baina, izena emateko aukera, 17:00etatik 18:30era, Kalegoen plazan bertan. Aurrez izena emandakoek egunean bertan jaso beharko dute dortsala plazan, 18:30ak baino lehenago.
Antolatzaileak parte hartzera animatu dituzte herritarrak, bereziki emakumezkoak. "Iaz hiru emakumezko parte hartzaile izan genituen aspaldiko partez, eta aurten kopuru hori hobetzea nahi genuke, beraz, antolakuntzatik dei berezi bat egin nahi genieke emakumeei, parte hartzera animatuz". Proba ostean afaria izango da parte hartzaileentzat Kimetz elkartean.
Iaz 40 lagunek hartu zuten parte, eta Mikel Gurrutxaga eta Nagore Hurtado izan dira azkarrenak.