2026/07/17 22:30
Paketek eta Soto Alto FCko kideek talde banaezina osatzen dute, baina Los Futbolísimosen itunak arriskuan jartzen du: higiezinen iruzur batek jokorako zelairik gabe utzi ditu, eta beren herria hondamendian murgilduta dago. Zentroarteko ligan jarraitzeko, Los Justosen taldeari irabazi beharko diote. Oso aurkari zailak dira, eta kapitain 'pirata' samarrak nahaspila batean baino gehiagotan sartuko ditu: Banku bati egindako lapurretan nahastuko dira, eta Paketeren aitak bere polizia lana arriskuan ikusiko du. Guzti hau gainditzeko, Los Futbolísimosek bere adimena areagotu beharko dute eta inoiz baino elkartuago egon...