'Nun ibili haz?' izeneko diskoa kaleratu du Aterkings musika taldeak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko ekainaren 24a

Aterkings taldekoak Tolosako Bonberenean. Arg Patxi Bonberenea

Aterkings talde historikoak hirugarren LPa kaleratu berri du, bi hamarkadaren ondoren, Nun ibili Haz? izenburupean. 

Hain zuzen ere, galdera erretoriko batekin itzuli dira taldeko bost kideak oholtzara; ohi bezala, rock doinuekin. Iñigo Goikoetxea, Mikel Txurruka, Alberto Gonzalez, Martxelo Mendizabal eta Amets Olazarrek osatzen dute taldea. Xabier Navarroren Musikorta estudioetan grabatu dute lana, eta hamahiru kantako diskoa argitaratu dute; horietako hamar, euskaraz.

Rockn'roll diskoa kaleratu zuten 2005ean eta Aterqueens 2006an. 20 urteren ostean etorri da taldearen hirugarren lana Nun ibili Haz? (entzun hemen).

Ibilbide oparoa

Aterkings musika taldea Markinako eta Elgoibarko bost lagunek osatu zuten 2000. urtean; tartean, Alberto Gonzalez eta Martxelo Mendizabal elgoibartarrak. Rockanrolla izan zen taldekideak batzeko lotura: Labanak, A-Bones, Lyres, Cynics, The Covers, Pleasure Fuckers, Pop Crash Colapso eta hainbat talderen kontzertutan bulla montatzen arituta harremana sortu zen euren artean. Bertsio batzuk jotzeko asmoarekin elkartu ziren: Little Richard, Chuck Berry, Sonics, Wailers edo Mc5–ri omenaldi txiki batzuk egitera. Ia ohartu barik, ezagutzera ematen hasi eta maketa grabatu zuten. Berehala zabaldu eta kontzertuak biderkatzen joan ziren. New York Dolls talde entzutetsuaren telonero lanetan aritzera ere heldu ziren gero, 2008an. Sei urtean zuzeneko kontzerturik eman gabe egon eta gero, Aterkings taldekoak Markina Shots! rock jaialdian igo ziren berriro oholtzara, 2015ean.

Hona azken diskoari izena ematen dion kanta: duten Nun ibili Haz :