Atxutxiamaikak, Udalarekin lankidetzan, Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako udalekuen kudeaketa egiten du, eta 164 haur ari dira parte hartzen. Udal Ludotekak, berriz, Lehen Hezkuntzako 200 haur biltzen ditu, eta Udal Gaztelekuaren udaldian 94 nerabe parte hartzen ari dira.
Aurten, 75 familiek jaso ahal izan dituzte Udalak emandako dirulaguntzak eta deskontuak. Udaletik adierazi dutenez, udalekuetara sarbidea errazteko eta familia guztientzat eskuragarri izateko egiten duten ahaleginaren erakusle da kopuru hori.
Beroari dagokionez, alarma egoerak eskatutako neurriak hartu dituztela zehaztu dute Udaletik, programazioan egokitzapenak eginda, "parte-hartzaile guztien segurtasuna eta ongizatea bermatzeko".