Antolatzaileek adierazi dutenez, "udan sartzearekin batera, jaiak hasi dira Euskal Herriko leku askotan eta herri gehienetan, ez da faltako Larrain dantza jaien egitarauan". Hain zuzen, azken urteetan, Elgoibarko jaietan ere, dantza hau bi aldiz dantzatu ahal izan da urtero: "San Bartolome bezperan, Kalegoen plazan, eguerdian, eta San Bartolome egunean, Maalako gunean, gauean". Hori dela eta, herritar talde batek ikastaroa antolatu du "ez dakitenek ikas dezaten eta dakitenek hobetu eta gogoratu dezaten".
Ikastaroaren bigarren saioa ekainaren 29an, astelehena, egingo dute arratsaldeko 20:00etan, Musika eskolako 4. solairuan eta eskatu dute lepoko zapia eroateko. Ikastaro osoaren prezioa 20 eurokoa da eta saioan bertan ordaindu daiteke.