Elgoibarko erdiko atzelaria infantiletan iritsi zen Realera, 2016. urtean, eta Realeko arduradunek eurek azpimarratu dutenez, zutabeetako bat izan da Sansen azken denboraldietan. Lehen taldearekin bost partida jokatu ditu: 2024an egin zuen debuta Espainiako Errege Kopako kanporakerta batean, eta 2025ean jokatu zuen estreinakoz liga txapelketan.
Orain gutxi hasi duten denboraldi-aurrea ere lehen taldearekin egiten ari da Beitia, Pellegrino Matarazzo entrenatzailearen aginduetara. Realak gaur jokatuko du lagunarteko lehen partida, Zubietan, Santanderreko Racing taldearen aurka.
