Sanbartolomeak - Elgoibar

Sanbartolomeetako sokamuturrak udal erakinetako balkoietatik ikusteko aukera egongo da aurten ere

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 21a

Elgoibarko Udalak udal eraikinetako balkoiak zabalduko dizkie herritarrei sanbartolomeetan, sokamuturrak ikusteko. Uztailaren 22a da izena emateko azken eguna.

Interesdunek uztailaren 16ra arte eman ahal izango dute izena, egun hori barne, esteka honen bidez: Izena emateko formularioa.

Izena emandakoen artean zozketa egingo dute uztailaren 23an. Udaletxeko balkoirako hamazortzi pertsona aukeratuko dituzte eta hamar lagun Kultur Etxeko balkoietarako. Zozketaren irabazleak beste pertsona batekin joan ahal izango dira.

Udaletik azaldu dutenez, lagun bakoitzak egun bakar batean izango du du lekua balkoietan. Horregatik, izena emateko unean zein egunetan ikusi nahi duten sokamuturra zehaztu beharko dute interesdunek.

 Sarituei e-posta bidez jakinaraziko diete, zozketaren emaitza udalaren webgunean ere argitaratuko dute. Hautatutako pertsonek dagozkien eraikinetako sarreretara joan beharko dute NANarekin. Sokamuturra Kultur Etxetik ikustera doazenek 7:45erako agertu beharko dute udaletxera doazenek 9:00etarako.

2025eko sanbartolomeetako sokamuturren laburpen-bideoa: