Sokamuturrerako erakusleihoak eta atariak babesteko eskatu ahal izango dute merkatariek eta bizilagunek Elgoibarren

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 24a

Elgoibarko Udalak jakinarazi du sokamuturrako eremuan dauden dendetako erakusleihoak, atarietako eta auzotarren komunitatetako beirateak estali eta babestuko dituztela. Horretarako, baina, eskaera egin behar da.

Udaletik adierazi dutenez, neurri honekin lortu nahi dutena da sokamuturra "modu seguru eta atseginean" egingo dela bermatzea, bai parte-hartzaileentzat, bai bertaratzen direnentzat. 

Lokalek eta auzotarren komunitateek, atariak eta sarbideak barne, inprimaki honen bidez aurkeztu beharko dute eskaera: https://bit.ly/SokamuturraLokalak

Eskaera uztailaren 28a baino lehen egin beharko da. Saltokiei dagokienez, Udalak zuzenean kudeatuko du prozesua, beharrezko koordinazioa eginez.