San Roke Eguna abuztuaren 16an bada ere, azken urteetako ohiturar eutsiz, uztaileko azken asteburura aurreratu dituzte ospakizunak Azkue auzoko jai batzordekoek. Gaur hasiko dituzte jaiak. Hona barikurako eta zapaturako, -eta San Roke Egunerako- prestatu duten egitaraua:
Uztailak 24, barikua
- 17:00 Kanpaiak eta suziriak.
- Jarraian, Txokolatada.
- 18:00 Umeen jolasak.
- Ondoren, Orga-joko txapelketa. Saria: Afari bat elkartean.
- 21:00 Afaria
- Ondoren, DJ Arno.
Uztailak 25, zapatua
- 17:00 Kanpaiak eta suziriak.
- Jarraian, Umeentzako puzgarriak.
- Bitartean, Margotzeko txokoa, toka jolasa, soka saltoa eta txapel jaurtitzea.
- Jarraian, Txinga txapelketa.
- 21:00 Afaria
- 22:00 DJ Sergio
- 00:00 Bolo txapelketa.
Abuztuak 16, zapatua (San Roke Eguna)
- 11:00 Meza. Salda eta txorizoa banatuko dituzte.
- Ondoren, jaietako errifaren zozketa.
Iazko Azkueko jaiak irudietan (Arg: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala)
Sargoateko Erromeria, bihar
Azkarate gaina eta Irukurutzeta artean dago Sargoate, Elgoibar eta Azkoitiaren arteko mugan. Urtero erromeria ospatzen dute paraje honetan eta aurten ere egingo dute, zapatuan, uztailaren 25ean. Sallobente Elkarteak antolatzen du, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.
Mezarekin hasiko dute ospakizuna, 11:00etan, eta meza ostean hasiko da erromeria, trikitilariek girotuta. Sallobenteko soziedadekoek salda, txorizoa eta edariak eskainiko dizkiete bertaratzen direnei.
1996an berreskuratu zuten erromeria ospatzeko ohitura, herriko hainbat eragilek elkarlanean: Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarrak, Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Sallobente elkarteak.
