Txileko, Guam Uharteko eta Bizkaiko dantzen erakustaldia egin dute folklore jaialdian

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 26a

Bidaiatu gabe urruneko dantzez eta folkloreaz gozatzeko aukera ematen du Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak, eta halaxe izan da aurtengoan ere.

Euskal Herritik 13.000 kilometrora dago Guame Uhartea, Ozeano Bareko mendebaldean; eta Txileraino joateko ere 10.000 kilometrotik gora egin behar dira hegazkinez. Urruneko herrialdeotan sortutako dantzen erakustaldia egin zuten Elgoibarren, barikuan, Txileko Tusuy Ballet talde nazionaleko kideek eta Guam Uharteko Inetnon Gefpago talde folklorikoko kideek (goiko bideoan).

Haiekin batera, Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek ere hartu zuten parte jaialdian, Bizkaian zehar dantzatzen diren hainbat dantza taularatuz (beheko bideoan).