Giro onean ospatu dituzte San Roke jaiak Azkue auzoan

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 27a

Asteburu honetan ospatu dituzte San Roke jaiak Elgoibarko Azkue auzoan. Jai giro polita izan dute auzoan. 

San Roke eguna abuztuaren 16an bada ere, azken urteotan uztaileko azken asteburuan ospatzen dituzte Azkue auzoan San Roke jaiak. Opor sasoia izan ohi da abuztua Elgoibarren, eta bai herritarrentzat baita antolatzaileentzat ere uztaila amaiera data hobea zelakoan hartu zuten jaiak dataz aldatzeko erabakia. Hortaz, barikutik domekara bitartean ospatu dituzte Azkueko jaiak. 

Ume zein helduentzako ekintzak antolatu dituzte, eta giro polita izan da San Roke ermita inguruko berdegunean. 

Jaiaz gain, bolo txapelketa ere jokatu dute, eta Leire Uranga eibartarrak irabazi zuen. Bonik egin zuen bigarren, eta Urtzi Oyarbide izan zen hirugarrena. 

ERRIFAREN ZOZKETA

Errifako zenbaki sarituen berri ere eman dute arduradunek: 

1. saria, produktuz beteriko orgatila: 0610 (Erreserba, 1066)

2. saria, telebista: 0967 (Erreserba: 1880)

 

SAN ROKE EGUNA

Abuztuaren 16an, San Roke egunean, meza egongo da ermitan, eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dituzte. 

 

Argazkiak: Mikel Askasibar