Erromeria egingo dute domekan, Santumotz lautadan

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 30a

Urtero legez, abuztuko lehenengo domekan ospatuko dute aurten ere Santumotz Eguna. 

Datorren domekan, abuztuak 2, ospatuko dute Santumotz eguna. Goiz partean izango dira ekintzak Santumotz lautadan, eta eguerdian bazkaria egingo dute San Pedroko elkartean. Jarraian duzue egitaraua: 

11:00 Hitzaren liturgia. 

Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte, Armueta harategiaren eskutik. 

Jarraian, Mendiluze eta Peñagarikano bertsolarien emanaldia. 

13:00 Toka eta txapel jaurtiketa. 

Tarteka, Baltzola eta Andonegi trikitilariak. 

* Ekitaldiaren amaieran Maite Gourmetek emandako urdaiazpikoa zozkatuko dute. 

14:30 Bazkaria, Idotorbeko elkartean. Izena emateko: 607 48 00 41. 35 euro ordaindu behar dira. 

* Goiz osoan zehar trikitilariek alaituko dute giroa.