Toletxe kalean bizi den herritar batek petanka kantxak erabilera ordutegi bat beharko lukeela uste du. Izan ere, udako opor egunetan jendeak gauez pentankan jokatzeko ohitura hartu du: "Gaueko 00:00etatik aurrera ibiltzen dira, goizaldera arte, eta zarata handia ateratzen dute".
Begi onez ikusten du herritar honek petanka kantxa egin izana, baina bero dagoen egunetan leihoak irekita lo egiten dutela azaldu du, eta kantxako lehiaren ondorioz sortzen den zaratak loa galarazten dietela adierazi du. Badakiela gazteak direla, uda dela... "baina batzuek goizean goiz jaiki behar izaten dugu lanera joateko, eta atsedena behar dugu gauez".
Iruditzen zaio kantxa erabiltzeko ordutegia zehazteak lagunduko lukeela egoera konpontzen.