Goitibehera jaitsieran eta drift trike erakustaldian izena emateko epea zabalik dago

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 31

San Bartolome jaietako Gazteen Egunean egingo dute goitibehera jaitsiera, eta segidan, drift trike erakusketa. Araudia argitaratu du Udalak, eta izena emateko epea zabaldu dute. 

Abuztuaren 28an, San Bartolome jaietako nerabeen eta gazteen egunean, goitibeheren jaitsiera eta drift-bike erakustaldia izango dira, San Roken. Elgoibarko Udalak eman ditu bi proba horietan parte hartu ahal izateko argibideak. 

 

  • GOITIBEHEREN JAITSIERA
    Parte hartu ahal izateko gutxieneko adina 14 urtekoa da. Hala ere, adin txikikoek gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko dute. 
    • Izen-ematea: online, edo egunean bertan, irteera tokian (Erretsundi kalean) 11:00etatik 11:30era.
    • Araudia
  •  GOITIBEHEREN SARIAK:
    1. Saria 250 €
    2. Saria 200 €
    3. Saria 150 €
    Parte-hartzaile gehien dituen goitibeherarentzat ere egongo da saria.
  • Ezin izango da saririk pilatu, eta sariak hutsik gelditu ahal izango dira.

 

  • DRIFT TRIKE ERAKUSTALDIA.
    Erakustaldian parte hartzeko ere, 14 urte da gutxieneko adina, eta adin txikikoek gurasoen edo tutoreen baimena beharko dute. Kasu honetan,  abuztuaren 15a baino lehen eman behar da izena, online bidez: