Zehaztu dituzte sanbartolomeetako pilota partidak

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko uztailaren 29a

Bi pilota jaialdi izango dira sanbarlomeetan eta zehaztu dituzte nortzuk jokatu dituzten partidak. Abuztuaren 24an izango da lehenengoa eta, 28an, bigarrena. 

Elgoibarko San Bartolome Jaietan bi pilota jaialdi izango dira aurten ere. Ikastolako frontoian jokatu dituzte partidak. Lehen jaialdia abuztuaren 24an jokatuko da, 18:00etan. Partida horretarako sarrera ordaindu beharko da. Kaia tabernan erosteko aukera egongo da aurrez, eta, bestela, egunean bertan leihatilan ere jarriko dituzte salgai. 

Egun horretan bi partida jokatuko dira: lehenengoan Zubizarreta III eta Arangurenek osatutako bikoteak,  Alberdi II eta Erostarberen aurka jokatuko du. Bigarrengo partida,  Altuna III eta Martijak Artola eta Imazen aurka jokatuko dute.


Bigarren pilota jaialdia abuztuaren 28an jokatuko da, 17:30ean. Kasu honetan sarrera doan izango da,  aforoa bete arte.  Hauek izango dira egun horretako partidak: Agirre eta Salaverrik Apezetxea II eta Lozaren aurka jokatuko dute lehenik, eta ondoren, Murua eta Gabirondok Zubizarreta IV eta Eskirozen aurka.