lan deialdia

Alcorta enpresak langileak behar ditu ekoizpen arlorako

EDUKI BABESTUA 2026ko abuztuaren 1a

Alcorta Forging Group.

Elgoibarren egoitza duen Alcorta Forging Group enpresak langileak behar ditu eta deialdi berezia kaleratu du irailean lanean hasteko prest dauden pertsonak bilatzeko Debabarrenean. 

"100 urte forjatzen. Datozen ehun urteak idatziko dituenaren bila ari gara" lemapean, Alcorta Forging Groupek ekoizpenerako langileak bilatzeko deialdia zabaldu du. Deialdian zehazten duenez, bi edo hiru errelebotan lan egiten dute eta hilean 2.000-2.300 euro bitarteko soldata garbia ordaintzen dute. 

Lan baldintzen inguruko xehetasun gehiago ere eman dute: gaueko plusak ordaintzen dira, antzinatasuna, hamabi soldata eta bi aparteko urtean eta urtean 1.695 orduko lanaldia. Oporrei dagokienez, jai egun ofizial, zubi eta Aste Santuko, udako eta Gabonetako oporrez gain, aparteko egunak hartzeko aukera ere eskaintzen dute. Kontratuaren luzeerari dagokionez, lehen hilabetean probladia, bigarren hilabetetetik aurrera sei hilabetez kontratua eta hortik aurrera, kontratu mugagabea lortzeko aukera.

Interesa duenak Curriculuma bidal dezake enpresaren webguneko formulariora. Kontakturako eta zalantzak argitzeko, berriz, 670 050 622 Whatsapp zenbakia aktibatu dute. 

Forja osagaien nazioarteko fabrikatzailea

Elgoibarren egoitza duen Alcorta Forging Group altzairuzko eta aluminiozko forja-osagaien nazioarteko fabrikatzailea da. 1911n hasi zuen bere ibilbidea, eta gaur egun automobilgintza, ibilgailu astunak, eraikuntza, nekazaritza eta energia sektoreetarako osagaiak garatu eta ekoizten ditu. Elgoibarko lantegia Europako ekoizpen-gunea da, eta, horrez gain, AEBetan (New Boston, Michigan) forja-fabrika eta Frantzian zein Alemanian salmenta eta bezeroarentzako arreta bulegoak ditu.