2026/08/27 07:45 - 23:59
07:45 Diana, herriko dultzaineroekin.
Jarraian, sokamuturra, Lopene ganadutegiko zezenekin. Maalan hasita.
Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dute umeek eta jubilatuek, Lekuederren.
segidan, Ustekabe txarangaren kalejira.
11:30 - 14:00 / 16:00 - 18:30 Haur eta nerabeentzako parkea. Aita Agirre plazan. Euria bada, Sigman.
12:00 Eusko Label hegaluze-parrillada. Atabal Danborrada Elkarteak antolatuta, Kalebarren plazan.
12:00 - 14:00 Umeentzako jolasgunea. 0-5 urte bitartekoentzat. Bolatokiko parkean.
12:30 Jubilatuentzako meza. San Bartolome parrokian.
Meza ostean, kalejiran joango dira kiroldegira, Ustekabe txarangarekin.
14:30 Jubilatuen bazkaria. Olaizaga kiroldegian.
14:30 Haurrentzako herri bazkaria. LH1etik aurrerako umeentzat. Elizako arkupeetan.
15:15 Apar festa. Kalegoen plazan.
17:30 Erraldoiak, buruhandiak, zezenzikletak eta umeen konpartsa, Kalebarren plazatik.
18:00 Dantza Solteko Txapelketa. Haritz EDTk antolatuta, Udal Txistulari Taldearen eta trikitilarien laguntzarekin.
18:30 Futbol txupinazoa. Mintxetan.
22:30 Kontzertua: Puro Relajo. Kalegoen plazan.