09:00 Elgoibarko baserrietako produktuen salmenta. Aita Agirre plazan.
10:00 Baltzola eta Lagunak trikitilarien kalejira.
10:00 Limusin ganadu erakusketa. Aita Agirren.
Bitartean, Show cooking-a eta limusin arrazako haragi-dastaketa. Aita Agirren.
11:00 Sagardo txapelketa eta dastatzea. Kalegoen plazan.
11:00 Gazta txapelketa eta salmenta. Eliizpean.
13:00 Sagardo eta gazta lehiaketetako sari banaketak. Kalegoen plazan.
Ondoren, bertsolariak: Nerea Elustondo eta Miren Amuriza. Kalegoen plazan.
17:00 Baltzola eta Lagunak trikitilarien kalejira.
18:00 Mintxeta memoriala: sanbartolomeetako harri-jasotze txapelketa, Aita Agirren. Emakumeen harri-jasotze erakustaldia ere egingo dute. Euria bada, Ikastolan.
23:00 Kontzertua: ETS. Kalegoen plazan.
Segidan, Mauxitxa txarangaren kalejira.