2026/09/10 10:00 - 19:30
10.00-11.30 Osasuntsu zahartu. Adinberriren eskutik, goizero ETBn egiten den programa berezia: Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin kirol saio irekia, eta jarraian, mindfulness terapia Raquel Rodríguezekin eta estimulazio kognitiborako tailerra Naia Ros-ekin.
11:30-13.00 Elikadura osasuntsua. Jakoba Errekondo agroekologian adituak elikadura arduratsu eta jasangarriaren gakoak izango ditu hizpide, Gaztenek programako hiru nekazari gazterekin batera. Solasaldi ireki honetan, belaunaldi berrien esperientziak, erronkak eta etorkizuneko nekazaritzaren inguruko ikuspegiak partekatuko dituzte.
17.30-18.30 Euskara, integrazioa, elkarbizitza. Herrira iritsi berrien eta bertakoen begiradak elkartuko ditugu, hizkuntza, nortasuna eta integrazioa ardatz hartuta. Euskara sustatu, ikasi, erabili eta partekatzeko esperientzietatik abiatuta, herri berri batean sustraiak egiteko prozesuaz, elkarbizitzaz, oztopoez eta aukerez hitz egingo dugu.
18.30-19:30 Barreterapia Tailerra. Barrearen eta umorearen bidez ongizate emozionala lantzeko tailer dinamikoa Idoia Torregarai umoregilearen eskutik. Ariketa praktiko eta parte-hartzaileen bitartez, estresa askatu, harremanak indartu eta egunerokoari ikuspegi positiboagoz aurre egiteko tresnak eskainiko dira.