2026/09/11 10:00 - 20:00

Ongizatearen plaza

Ongizatearen plaza
Kalegoen plaza, Elgoibar

10.00-11.30 Gazteen ongizatea. Sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua.. hiperkonexioaren eraginak dira soilik? Gazteak izango dira euren ongizatean eragina duten faktore desberdinak azaleratu eta eztabaidatuko dituztenak.  

11.30-13:00 Industriaren herria aldatzen ari da: lan mundua eta ongizatea.  Makina-erremintak Elgoibarren historia, ekonomia eta herri izaera markatu ditu. Sektoreko langile, enpresa, ekintzaile eta prestakuntza munduko herritarrekin batera, industriak herriari zer ekarri dion, lan munduaren bilakaerak ongizatean izan duen eragina eta etorkizunera begira dituen erronkak aztertuko ditugu.  

17:30-18:30 Pantailen aroan, erabilera osasuntsua. Haurren ongizate emozionalean, sozialean zein fisikoan duten eraginagatik, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa Altxa Burua elkartearekin. Bereziki gurasoei bideratutako saioa.

18.30-19:30 Sorkuntzak nola lagundu dezake gure ongizatean. Sorkuntza adierazteko, emozioak lantzeko eta gure buruarekin zein ingurukoekin konektatzeko tresna ere bada. Diziplina eta ibilbide desberdinetako sortzaileekin batera, sortzeak ongizatean duen eraginaz, sormen-prozesuez eta arteak eguneroko bizitzan eskaintzen dizkigun aukerez solastuko gara.  

19.30-20:00 Elgoibarko zaporeekin amaiera alaia. Jardunaldia giro atsegin eta partekatuan amaitzeko, Elgoibarko Mausitxa gaztaren dastaketa egingo dugu, Lizagasar sagardoarekin lagunduta. Bertako zaporeez gozatu, solasean jarraitu eta elkarrekin topaketari amaiera alaia emateko unea izango da.