Ostiralean odola ematera joateko deia egin du Elgoibarko odol emaileen elkarteak

Ainhoa Andonegi Alonso

Iraileko lehen odol ateratzea bihar egingo dute Elgoibarren, eta arduradunek herritarrei dei berezia egin nahi diete oraingoan, odol falta handia dagoelako. 

Gipuzkoako odol emaileen zerbitzua bihar iritsiko da Elgoibarrera, arratsaldez. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era bitartean egingo dituzte ateratzeak, Jubilatuen Biltokian.
Odol Emaileen Elkarteak dei egin die herritarrei odola ematera joan daitezen; gazteei, bereziki.

Izan ere, ohartarazi dute odola ematea bizitza ematea dela, eta garrantzitsua dela bankuak betetzea, odol falta handia dagoelako.

Interesa dutenek txanda hartu beharko dute aurrez, gotatanta.eus webgunean edo 623 32 84 08 telefono-zenbakian, deituta edo  Whatsapp bidez mezua bidalita.