2027ko egutegia osatzea du helburu lehiaketak, eta aurtengo gaia natura izan da. Gasteizko Salburuako hezegunean ateratako argazkia aurkeztu zuen lehiaketara. Maiatzean egindako erretratua da, oreinek adarretan borra izeneko iletxoak dituzten sasoian, hain zuzen ere. 600mm-ko teleobjektibo batekin lortu zuen argazkia ateratzea, hezeguneko behatoki batetik. 50 euroko saria jaso du, gasolinatan erabiltzeko.